Skip to main content

Legazpin egin genuen, apirilaren 26an, bikotean egingo dugun azken zuzenekoa; baita talde osoarekin egingo ditugun Azken Agurren aurretik AEB-etarako bidai-biraren aurrekoa ere. Ikus-entzule multzo polita eta giro aparta izan genituen Latxartegi Aretoan. Harako jarritako bertsoak dira hauek.

 

ANONIMO POPULARRARENAK 31
Legazpin, 2024ko apirilaren 26an

 

Gaurko bizimoduak
daukan abiada;
lana, haurrak, bilerak
ta bi eskapada.
Astelehena zen bart ta
ostirala jada!
Anonimoa jende
okupatua da…

Batzutan halakoa
da atzera buelta:
asteleheneraino
doan zenbaketa.
Iragarri zitzagun
ziklo aldaketa,
lehengoan jarraitzera
mugatu da-eta.

Asteartean, berriz,
Hor zegoen Fermin
Herria sarrerekin
Aztoratu zedin
Goierri ere saldu
Ziren ordu erdin
Berdin gertatu zaigu
guri Latxartegin

Azteaskenak ez du
asko erakutsi:
bortxa matxistak, gerrek…
lehengoan eutsi;
futbolak ere ez du
lehen orririk utzi.
Notizia asko ta
nobedade gutxi.

Ta bat-batean Sanchez
non agertzen zaigun!
Gidoigile hoberik
ba ote da inun?
Netflix eta HBO
daudenetik ilun,
z zer kapituluak
eskaintzen dizkigun…

Horra ostiralean
ze agudo gauden!
Aitaren, semearen
ta anonimoaren…
Batek jada ez daki
zenbat denbora den
hauteskundeak izan
zirela EAEn.

Ostiral iluntzean,
ia larunbatez,
anonimoa dabil
alper-borondatez;
ohean sartu eta
etzateko artez,
mundua geldi dadin
asteburu batez…

elortza(e)ko igor

Author elortza(e)ko igor

More posts by elortza(e)ko igor