Skip to main content

Bikotean ibiliko gara 2024ko neguan, solasaldi-emanaldiak eskainiz, gertuko giroan, orain arte arrazoi bategatik edo besteagatik iristerik izan ez dugun herrietan. Bere izena ere ipini diogu formatu txikiko proposamen honi: Kantuak Berbekaz Bete.

Kantuak Berbekaz Bete berezi egingo duena, batez ere, solasaldi-emanaldi formatua izango da. Bertsogintzaren eta euskal kantagintzaren baitan kokatuko dugu Anonyme Popular egitasmoa, eta, hala ulertuta, gure sorkuntzaren eta proposamenaren gakoak ikus-entzuleekin partekatzea da gure nahia.

Zuzenekoak eskaintzen hasi ginela urtea beteko den honetan, eszenaratze soilagoko eta harreman zuzenagoko formatua prestatu dugu, bikotean jarduteko. Musikalki zein irudi aldetik zaindua izango da, hala ere; ikus-entzunezko bertsoak eskaintzen jarraituko dugu, aurrez landutako moldaketekin eta bideo-proiekzioekin.

Hauek dira, hasteko, otsailean eskainiko ditugun zazpi emanaldiak:

Otsailaren 2an, Izturitzeko Artexean, 20:30ean.
Otsailaren 3an, Atharratzeko Prefosta Gunean, 21:00etan.
Otsailaren 16an, Zuiako Udaletxean, 19:00etan.
Otsailaren 17an, Berrizko Kultur Etxean, 19:00etan.
Otsailaren 23an, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan.
Otsailaren 24an, Zegamako Atxuri Herri Eskolan, 18:00etan.

Inor Anonyme Popular

Author Inor Anonyme Popular

More posts by Inor Anonyme Popular