Skip to main content

Jaon zen ostiralean Altzon izan ginen, martxoari hasiera emateko. Batzarremuño Kulturgune berri eta ondo txukunean hartu gintuzten, herri giroan, jendea gertu-gertu genuela. Ez dabil halako girorik irrati, telebista eta egunkarietako berrietan, eta, halakoxeak atera zitzaizkigun okasiorako ipinitako bertsoak.

 

ANONIMO POPULARRARENAK 27
Altzon, 2024ko martxoaren 1ean

Egun bat gutxiago,
egun bat gehiago,
ostiralero edan
arren lau-bost trago,
anonimoa nahiko
kezkatuta dago,
gerra danborrak gero
eta gertuago.

Bazenik ere ia
ez zekien Donbass,
Kiev atakatu arte
Errusiak bonbaz.
Bi urte daramatza
asperturik dogmaz;
zalantzan zeren alde
dagoen ta nogaz.

Urritik hona, berriz,
Gazari begira,
anonimoa ezin
deus egin bizi da.
Amaitu dadin, behingoz,
krimenen segida,
palestinar guztiak
hil behar dira?

Macronek goitik bistan
utzi du uzkia,
zabal daitezen tropak
eta angustia.
Bikain baita bakea
ta hori guztia,
baina kaltetu gabe
gerra industria.

Ursula Von der Leyen,
txit presidentea,
ere prestatzen hasi
da kontinentea…
Berrarmatzea ei da
behar urgentea
negozio bat baita
hiltzea jentea.

Agur diplomazia!
Ta biba gudua!
Israelek babesten
du bere burua…
Puigdemont terrorista…
OTAN segurua…
Ederra ari zaigu
Geratzen mundua…

Gerratik kanpo uste
genuen Europa;
orain ez ote dugun
bertan ate joka.
Anonimoa bunker
bila dabil, jota,
Altzo ere Estatu
Batutan dago-ta.

Bizi beharko da, bai,
ikusi aurretik,
tanke bat sartzen geure
etxeko atetik.
Biba Rusia!, beraz,
ta gora Athletic!
Ez badator Yihada
Sevilla aldetik…
ANONIMO POPULARRARENAK 27
Altzon, 2024ko martxoaren 1ean

Egun bat gutxiago,
egun bat gehiago,
ostiralero edan
arren lau-bost trago,
anonimoa nahiko
kezkatuta dago,
gerra danborrak gero
eta gertuago.

Bazenik ere ia
ez zekien donbass,
Kiev atakatu arte
Errusiak bonbaz.
Bi urte daramatza
asperturik dogmaz;
zalantzan zeren alde
dagoen ta nogaz.

Urritik hona, berriz,
Gazari begira,
anonimoa ezin
deus egin bizi da.
Amaitu dadin, behingoz,
krimenen segida,
palestinar guztiak
hil behar dira?

Macronek goitik bistan
utzi du uzkia,
zabal daitezen tropak
eta angustia.
Bikain baita bakea
ta hori guztia,
baina kaltetu gabe
gerra industria.

Ursula Von der Leyen,
txit presidentea,
ere prestatzen hasi
da kontinentea…
Berrarmatzea ei da
behar urgentea
negozio bat baita
hiltzea jentea.

Agur diplomazia!
Ta biba gudua!
Israelek babesten
du bere burua…
Puigdemont terrorista…
OTAN segurua…
Ederra ari zaigu
Geratzen mundua…

Gerratik kanpo uste
genuen Europa;
orain ez ote dugun
bertan ate joka.
Anonimoa bunker
bila dabil, jota,
Altzo ere Estatu
Batutan dago-ta.

Bizi beharko da, bai,
ikusi aurretik,
tanke bat sartzen geure
etxeko atetik.
Biba Rusia!, beraz,
ta gora Athletic!
Ez badator Yihada
Sevilla aldetik…

Inor Anonyme Popular

Author Inor Anonyme Popular

More posts by Inor Anonyme Popular