Skip to main content

Duela urtebete baino gehiago hasi genuen Anonyme Popular zuzenean eskaintzeko bidea, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Eta, heldu da agurra iragartzeko eguna ere. Urte eta erdian zehar berrogei emanaldi eskaini eta gero, udaberri honen azkenetan agurtuko gara Gasteizen, Baionan eta Bilbon azken agurrak kantatuta. Gustura gaude egindako bide ederrarekin, eta esker oneko emanaldiak antolatu zein jarraitu dituzuen anonimo popular guztiokin.

Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu azkena, lagunez inguratuta, eta, despedidako hori baino lehenago, orain arte zuzenekorik egiterik lortu ez dugun bi hiriburutan ere egon nahi genuen: Gasteizen eta Baionan.

Aurretik, apirilean, Barakaldon izango gara, talde osoarekin, eta baita Legazpin ere, bikotean. Eta, baliteke tartean bestelako planen bat ateratzea ere, agurtu aurretik gure egitasmoa zabaltzeko, han eta hemen ibiltzeko eta jendearekin gozatzeko gogoz gaude-eta.

Azken Agurrak deitu diogun amaierako biratxoa hauxe izango da:

 

Maiatzaren 31n, ostirala: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 22:00etan.

Sarrerak: https://jimmyjazzgasteiz.com/eu/anonyme_popular/

 

Ekainaren 1ean, larunbata: Baionako Biltxoko Elkartean, 19:00etan.

Sarrerak: egunean bertan (12 €).

 

Ekainaren 6an, osteguna: Bilboko Kafe antzokian, 21:30ean.

Sarrera: https://www.kafeantzokia.eus/agenda/anonymepopular-azkenagurra-kafeantzokia-ekaina2024/

Inor Anonyme Popular

Author Inor Anonyme Popular

More posts by Inor Anonyme Popular