Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean izan ginen, zaleengandik gertu-gertuko giroan, eta Aste Santuko oporrak ateetan genituela. Opor premian ginen geu ere, hilabete bete-beteak eta gero, eta horrexi jarritakoak dira orduko bertsook: …
Amurrion izan ginen martxoaren 31n, bertako antzoki ederrean, Aste Santuko oporren aurreko azken aurreko emanaldia egiteko. Iluntze gozoa izan zen. Hemen dituzue bertarako prestatutako bertso jarriak. ANONIMO POPULARRARENAK 10…
Joan den domekan, martxoak 26, udako ordutegira igaro berri ginela, Villabonako Gurea Antzokian izan genuen emanaldia. Areto txukuna, benetan, eta giro gozoa jende artean. Harako jarritako bertsoak dira hauek: …
Bilboko Loraldian izan gara martxoaren 14an, Itsas Museoko auditorio gozoa bete-beterik zela. Martxo erdialdeko martitzen iluntzea izateko, lagunarte beroa topatu genuen, benetan, eta gozatu egin genuen emanaldi osoan zehar. Bertarako…
Oñatin izan ginen otsailaren 26an, pare bat asteko atsedenaldiaren aurretik, lehenengo txanpako zazpigarren emanaldia egiten. Verdury Hall ekimenean ohi dutenez, bertako Gaztelekuko matinée giroan egin genuen zuzenekoa, meza orduan, baina…
Hernaniko Biteri aretoan izan ginen 0tsailaren 23an, (bertsolari handiak eman dituen herrian, gero!). Ostegun iluntze euritsua izan zen, baina barruan gustura asko egon ginen, aretari bete itxura eman zion ikus-entzuleen…
Joan den otsailaren 16an Iruñean izan ginen, Bertsoaroaren baitan. Antzerki Eskolan egin geuen emanaldia, benetan ere xarma handiko aretoan. Asko gozatu genuen tokiaz eta giroaz. Harako jarritako bertsoak dituzue ondoko…
Elorrion izan ginen otsailaren 10ean, Arriola antzokian, bertako lagunek ondo zainduta. Ikus-entzuleen arteatn etxekoak, gertukoak eta ezagunak genituel irten ginen oholtzara; bigarren estreinaldi modukoa izan zen, niretzat. Harako jarritako bertso…
Zarautzen izan ginen ostiralean, otsailaren 3an, zaharberriaren xarma duen Modelo aretoan; Jon Sarasuak behinola idatzi bezala, zaharra ez baita behin izan zena, luzaroan dena baizik. Areto bilduan, gertuko giroa izan…
Eguna jarriz gero, iritsi egiten da, eta heldu zen urtarrilaren 29a ere… eta egin dugu, beraz, lehenengo zuzeneko emanaldia!. Azpeitiko Soreasun izan zen, Rafa Rueda ez ezik Álvaro Olaetxea nuela…